XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehengo egunak gogoan, izan ere, liburu aberatsa da, aldatzen ari zaizkigun Euskal lurrari, giza legeari eta hizkuntzari dagozkienetan harrobi jatorra.

Liburu sakona da, herri jakinduria zaharrez eta kultura gai zuhurrez betea.

Liburu atsegina, orrialde guzietan eta pasarte askotan uste gabeko apainkizunez josia: bertsoak, ipuiak, konparaketak, esaera biribilak.

Hitz batean, literatura herrikoiaren gordairu ederra.

Eta mami hori guzia Manuel Uztapideren nortasunean bat egin eta oratua, aparteko etorri batekin ez da makala hizketan!-, bere kondaira dardaratia ematen digula.

Giro honen araberan, Uztapidek bere bizitzaren luze, zabal eta sakon agertuaz, liburu bikain hau egin digu.

Kanturako mututu zen ezkeroztik, Endoiako eper goiztiarra, bere isil lekutik Euskal Herri osoari zerbait eskeini nahiean zegon.